Jokabide kodea

Errespetua, aniztasuna eta segurtasuna

Mesedez, errespetatu bertaratutako guztiak. Itinerarios de caligafía/Ibilbideak Kaligrafiak (ICKI) aniztasuna bere komunitatearen funtsezko zutabe gisa baloratzen du. Ingurune inklusibo bat sustatzen dugu, non pertsona guztiak – haien nortasuna, jatorria edo ibilbidea kontuan hartu gabe – seguru, errespetatuta eta ongi etorriak sentituko diren.

Jazarpenik gabeko esperientzia eskaini nahi diegu parte hartzen dutenei. Jazarpenak barne hartzen ditu generoarekin, adinarekin, sexu-orientazioarekin, gaitasun mental edo fisikoekin, itxurarekin, gorputz-tamainarekin, arrazarekin, etniarekin, erlijioarekin edo erlijiorik ezarekin, teknologiaren erabilerarekin, nahita larderiatzearekin, zelatatzearekin, justifikatu gabeko argazki edo grabazioarekin, gertaerak etengabe etetearekin, kontaktu fisiko desegokiarekin eta nahi ez den sexu-arretarekin lotutako iruzkin edo jokabide iraingarriak.

Ez dugu inolako jazarpenik onartzen ekitaldiko parte-hartzaileen aurka. Arau horiek hausten dituztenak zigortu edo ekitalditik kanporatu ahal izango dira, antolatzaileek hala erabakitzen badute. Babesleak, aurkezleak, anfitrioiak eta instruktoreak ere jazarpenaren aurkako politikaren mende daude.

Jazarpena jasaten baduzu, beste norbait jazarpena jasaten ari dela nabaritzen baduzu edo beste kezkaren bat izatekotan, jakinarazi berehala ICKIko langile bati. ICKIko langileek pozik lagunduko diete parte hartzaileei segurtasun-langileekin edo tokiko indarrekin harremanetan jartzen, edo beste edozein modutan, jazarpena jasaten dutenei, ekitaldietan segurtasuna sentiarazten. Eskerrik asko etortzeagatik.

Laguntzarik behar duzu? Jarri harremanetan info@itinerariosdecaligrafia.com helbidearekin edo eskatu laguntza ICKIko edozein langileri edo segurtasuneko edozein langileri. Ekitaldi presentzialetan, ICKIko langileak eta segurtasuneko langileak beren kredentzialen bidez identifikatzen dira.


Ingurumen-jasangarritasuna

ICKIn uste dugu kulturak planeta ere zaindu dezakeela. Jarduera bakoitzak, tailer bakoitzak eta proiektu honen topaketa bakoitzak aztarna sortzaile bat… eta ahalik eta aztarna ekologiko txikiena uztea nahi dugu.
Jokabide Kode honek ingurumen inpaktua murrizteko eta eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko jarraitzen ditugun printzipioak ezartzen ditu.

1. Karbono aztarna murrizteko konpromisoa
  • Proiektuaren karbono aztarna neurtuko dugu eta emaitzak publiko egingo ditugu.
  • Datozen urteetarako murrizketa neurriak definituko ditugu.
  • Praktika jasangarriagoak bermatuko dituzten hornitzaileak, materialak eta espazioak gehituko ditugu.
2. Mugikortasun arduratsua. Parte hartzaile guztiak animatzen ditugu:
  • Ekitaldietara garraio publikoan, bizikletaz edo oinez iristen, ahal den guztietan.
  • Autoa partekatzen, beste aukerarik ez badago.
  • Hizlarientzako eta talde teknikoentzako lekualdaketa kolektiboak errazten.
3. Materialen eta baliabideen erabilera kontzientea
  • Paperaren, erabilera bakarreko plastikoen eta material ez-birziklagarrien kontsumoa murriztu dugu.
  • Tailerretan eta jardueretan paper birziklatuak, tinta jasangarriak eta tokiko materialak lehenesten ditugu.
  • Ahal den guztietan tresnak berrerabiltzen ditugu, eta ekonomia zirkularra sustatzen dugu.
4. Hondakinak: gutxiago, hobeki eta ongi kudeatuta
  • Hondakinak argi eta garbi seinaleztatutako edukiontzietan bereizten ditugu.
  • Bertaratutako guztiak gonbidatzen ditugu materialak behar bezala uztera.
  • Jarduera, tailer eta joan-etorrietan beharrezkoak ez diren hondakinak sortzea saihesten dugu.
5. Energia eta espazioko baliabideak
  • Espazioak eta ekipamenduak efizientzia energetikoaren irizpideei jarraituz erabiltzen ditugu.
  • Beharrezkoak ez direnean, argiak, makinak edo gailuak piztuta uztea saihestuko dugu.
  • Berogailuak eta klimatizazioa maila arduratsuetan mantenduko ditugu.
6. Elikadura jasangarriagoa (jaialdian kafea, cateringa edo askariak sartzen badira)
  • Tokiko produktuak leta sasoikoak ehenesten ditugu, eta aukera begetarianoak edo beganoak izango ditugu.
  • Erabilera bakarreko ontziak murrizten ditugu eta tresna berrerabilgarriak sustatzen ditugu.
  • Jasangarritasunarekin konprometitutako hornitzaileen alde egiten dugu.
7. Komunikazio arduratsua
  • Ingurumen jokabide egokiei buruzko informazio argia partekatzen dugu jardueren aurretik eta jardueretan zehar.
  • Erantzukizun partekatuaren kultura sustatzen dugu, errua egotzi gabe, zaintzatik eta hezkuntzatik.
  • Jasangarritasun planaren aurrerapenen berri ematen dugu edizio bakoitzaren ondoren.
8. Erantzukizun kolektiboa eta giro segurua
  • Bertaratutakoek, hizlariek, laguntzaileek eta babesleek kode hau errespetatzea gustatuko litzaiguke.
  • ICKI jaialdiaren lantaldea prest dago zalantzak argitzeko, gorabeherei erantzuteko eta alternatiba jasangarriak errazteko.
  • Hobetu daitekeen egoera bat ikusten baduzu, jakinarazi: jasangarritasuna guztion ahalegina da.
9. Ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza
  • Plana berrikusiko dugu lorpenak, erronkak eta ekintza berriak identifikatzeko.
  • Proiektuaren ingurumen inpaktua are gehiago murrizteko modu irudimentsuak eta eskuragarriak bilatzen ditugu.
  • La sostenibilidad es un camino compartido y avanzamos paso a paso.
Scroll to Top