Manifestua®.

Kaligrafiaren eta eskuz idaztearen alde,
bai hezkuntzan…

… bai eta bizitzan zehar ere

Kaligrafia eta idazketa garapen eta estimulazio kognitiborako ezinbesteko tresnatzat hartzea, tekleatzearen gainetik garunaren plastikotasuna gehiago indartzen dutelako eta garuneko dozena bat eremu baino gehiago aktibatzen dituztelako.

Eskuzko idazketa eta teknologia digitala uztartzen dituzten ikaskuntza eta prozesu hibridoak sustatzea, eskuz idaztea berreskuratuz oinarrizko alfabetatze gisa eta prozesu baten hasierako fase gisa, ikaskuntza, memoria eta ideien antolaketa errazten eta hobetzen dituelako.

Ikaskuntza-ereduak berrikustea, mugimenduan oinarritutako idazkera etzanerantz, idazkera pertsonal naturalagoa eta arinagoa lortze aldera, loturekin eta loturarik gabe.


Ekintza intimoa eta askea berreskuratzea, denboraren, etenaldiaren eta arretaren kontrola itzultzen digulako, baita pentsamendu kritikoa, identitatea eta memoria ere.


Teknologia digitalarekiko eta energiarekiko erabateko mendekotasuna saihestea, zaurgarriak izateari uzteko, sistemaren balizko akatsen aurrean autonomia irabazteko eta alfabetizazioan erabilera eta abusu arrakala murrizteko.


Eskuz idazteari eta kaligrafiari buruz diziplinartekotasunetik hitz egitea, hizkuntzen aniztasuna kontuan hartuta –gizarte osoa inplikatzen gaituen zeharkako elementua bait da–, konexioek eta pentsamendu kolektiboak sortzen duten indar eta botere eraldatzaileagatik.


Iraganarekin konektatzea eta letren formak ezagutzea, kaligrafiatik abiatuta, kontzientzia grafikoa hartzeko –norabidea, errotazioa, trazuen kopurua eta sekuentzia–, ikasketaren arazoak saihesteko.


Ikaskuntzarako, oro har, funtsezko elementua delako, idazten ikastea. Letrak erabiltzen ikasten laguntzen duelako, memorizatzen ditugun kode kulturalak direlarik, eta informazioa kodetzeko gaitasuna ematen digulako


Idazketaren irakaskuntza sustatzea, edozein sormen-esperientziaren baitan ikusizko eta espazioarekiko trebetasunak garatzeko.


Eskuz idazteko ohitura berreskuratzea, bizitzako edozein etapatan garuna eta ongizatea mantentzeko eta giza garapenerako ariketa den aldetik.

Atxikitako pertsonak/erakundeak


Manifestuari atxikitzeak egiteko modu batekin eta helburu bat lantzearekin konpromisoa adierazten du. Bete ezazu formulario hau Hezkuntza sisteman eta adin guztietarako eskuz idaztearen eta kaligrafia erabiltzearen aldeko Manifestuari atxikitzeko.

Sonia Beroiz. Kultura. Diseinu grafikoa, zuzendaritza artistikoa, kaligrafia. Kö estudio. Iruñea

Glòria Jové. Hezkuntza. Maistra. Lleidako Unibertsitatea

Alfonso Martínez. Hezkuntza. Irakaslea. Hezkuntza Saila. Iruñea

Ana Navarro. Kultura. Kaligrafoa eta marrazkilaria. Albacete

Alfredo Hoyuelos. Hezkuntza. Kudeatzailea. Haur-eskolak. Iruñea

Mª Lourdes Abellana. Hezkuntza. Geografia eta Historia. Iruñea

Gonzalo García. Kultura. Kudeatzailea. Katedralaren Museoa. Iruñea

Mª Ángeles Oroz. Erretiratua. Iruñea

Laura Villanueva. Kalitate Buruzagitza (Animsa) eta Artista. Iruñea

Eduardo Teruel. Kultura. Ekoizpena. Iruñea

Silvia Díaz. Hezkuntza. Hezitzaile Eskola. Iruñea

Núria Calvó Cusidó. Administraria. Katalunia

Juliana López Jaramillo. Hezkuntza. Kaligrafoa. Manizales. Kolonbia

Roberto Gamonal Arroyo. Hezkuntza. Irakaslea. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

Fernando Arpio Morales. Kultura. Diseinu grafikoa. Iruñea

Laura Aguado Castanera. Hezkuntza. Irakaslea. Iruñea

Íñigo Arriola Villimar. Soziala. Atezaina. Bilbo

Gregorio Valmorisco Martín. Kultura. Kaligrafoa. Segovia

Marta Elena Martín Marcos. Hezkuntza. Arte irakaslea eta Diseinatzaile Grafikoa. Iruñea

Irene Morales Loró. Osasuna. Salubrista. Iruñea

Maria Vila Rebolo. Kultura. Kaligrafoa. Galizia/Eivissa kaligrafia. Lugo

Maria Montes. Hezkuntza. Diseinatzaile grafikoa, tipografikoa eta kaligrafoa. Writing Calligraphy School. Melbourne. Australia

Dionisio González Cañas. Kultura. Poeta, diziplinarteko artista. City University of New Yorkeko erretiratua

Ana I. Garcia Santamarìa. Kultura. Diseinua. Madril

Manuel Martí Puig. Hezkuntza. Irakaslea. Castelló


Manifestuari atxikitzeak bere printzipioen babesa adierazten du, bai eta eskuz idaztea eta kaligrafia sustatzeko konpromisoa ere, bizitzan zehar ikasteko, pentsatzeko, sortzeko eta adierazteko tresna gisa.
Bete ezazu formulario hau hezkuntzan zein bizitzan zehar euskuz idaztearen eta kaligrafia erabiltzearen aldeko Manifestuari atxikitzeko,


Scroll to Top