

Mezenas egin zaitez
Itinerarios de Caligrafía/Kaligrafia Ibilbidea (ICKI) babestea kulturaren, hezkuntzaren, osasunaren eta sormenaren aldeko apustua egitea da.
Gainera, Nafarroan, abantaila fiskalak ditu zure babesak.
Súmate y contribuye a que la letra manuscrita siga siendo una herramienta viva de expresión, bienestar y aprendizaje.
Zertan datza proiektua eta zer lortu nahi dugu?
Zertan datza proiektu hau?
Itinerarios de Caligrafía/Kaligrafia Ibilbidea (ICKI) proiektuak eskuz idaztearen eta kaligrafiaren espazioa aldarrikatzen du, ondare immaterial, hezkuntza-tresna, praktika artistiko eta aro digitaleko osasunerako ondare gisa.
ICKI bultzada kolektiboari esker hazten ari da. Horregatik, proiektu honi eusten lagunduko duen komunitateko kide izatera gonbidatu nahi zaitugu.
Kaligrafia eta idazketa ospatzeko topaketa bat eraikitzen ari gara, non urtarriletik abuztura bitartean egingo diren hamabost hitzaldi, tailerrak, laborategiak eta hainbat jarduera. Komunitatearekin batera hazi nahi duen eta irisgarritasunaren, aniztasunaren eta parte-hartzearen aldeko apustua egiten duen proiektu bizia.
Izan ere, dohaintza bakoitzak idatzizko kultura bultzatzen du adierazpide garaikide eta partekatu gisa, eta jaialdi honen izaera askotarikoa, bizia eta herritar guztiei irekia mantentzen du.
Gainera, Nafarroakoa bazara, dohaintzek onura fiskalak dituzte, eta horrek errazten du zure ekarpenak are inpaktu handiagoa izatea, eta kenkariak lor ditzakezu bai 2025ean, bai 2026an, orain eta datorren urtean laguntzen baduzu.
Zergatik mezenas egin?
Zure ekarpenak aukera ematen du tailerrak, hausnarketarako guneak eta herritar guztientzako proposamen irekiak eta irisgarriak sortzeko. Zure laguntzarekin, eskuz idaztearen eta kaligrafiaren zeregina indartu, eta kultura-praktika garaikide gisa jarraituko dutela ziurtatuko dugu.
Hasieratik, gure konpromisoa argia izan da: doako topaketa bat egitea, irisgarria eta inklusiboa, kaligrafia eta idazketa oztoporik gabe gozatu ahal izateko. Horri eusteko eta hazten jarraitzeko, lankidetza gune bat irekitzen dugu kultur proiektu hau babestu nahi duen ororentzat.
Zure ekarpenak —txikia zein handia— zuzenean laguntzen digu:
• Jarduera guztien doakotasuna bermatzen.
• Kalitatezko materialekin eta profesionalekin tailerrak, laborategiak eta hitzaldiak eskaintzen.
• Zeinu-hizkuntzako interpretea, irakurketa erraza, streaming bidezko topaketak eta beste baliabide irisgarri batzuk izaten.
• Jaialdia posible egiten duen lantaldea eta alor teknikoa ordaintzen.
• Kalitatezko hitzaldiak eskaintzen.
• Programazioa zabaltzen.
• Programari eusten eta ekimen hau aldizkako topaketa gisa sendotzen.
Zer lortu nahi dugu?
Espazio kolektibo bat sortu nahi dugu, non ekintza kulturala, hausnarketa kritikoa eta sorkuntza gurutzatzen diren, non begiradak aktibatzen diren, harremanak eta elkarrizketak sortzen diren eta estrategia eta formula berriak esploratzen diren.
Asmoa da jarduerak ekoizteaz gain, elkarrekin esploratzera, adieraztera, hitz egitera, pentsatzera eta esparru eta ikuspegi desberdinetatik eraikitzera gonbidatuko gaituen proiektu bat sortzea. Helburu komun batekin, idazketa kultur ondare immaterial gisa zaintzea eta errebalorizatzea gizarte digitalizatu batean.
Lagundu eta parte hartu ekimen honetan.
Egin zaitez mezenas.
Jaialdi hau babestu nahi baduzu, bete formulario hau.
Lehen urratsa da zure ekarpena kudeatzeko eta transferentzia edo Bizuma egiteko jarraibideak bidaltzeko. Eta Nafarroakoa bazara, baita zure MECNA ziurtagiri fiskala jasotzeko ere.
DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA, 679/2016 DBEOren ETA 3/2018 DBLOaren ARABERA
ARDURADUNA: ASOCIACIÓN ITINERARIOS DE CALIGRAFÍA / KALIGRAFIA IBILBIDEAK ELKARTEA
HELBURUA: Harremanetarako formularioaren kudeaketa administratiboaren helburua.
LEGITIMAZIOA: Interesdunaren baimena.
HARTZAILEAK: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu.
ESKUBIDEAK: Sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
INFORMAZIO GEHIGARRIA: Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen: + info
INFORMACION ADICIONAL: Para obtener más información, puede consultar pinchando en info +
Abantaila fiskalak
Nafarroako Gobernuak MECNA zigiluarekin aitortu du ICKI, kultura sustatzeko eta finantzatzeko konpromisoagatik. Bai partikularrek bai gizarte-garapenaren eragile den kulturarekin konprometitutako enpresek, zerga-onura garrantzitsuak dituzten dohaintzak egin ditzakete.
Horrek errazten du zure ekarpenak are eragin handiagoa izatea.
Gainera, kenkariak lor ditzakezu zure Errenta aitorpenean, bai 2025ean, bai 2026an, orain eta datorren urtean laguntzen baduzu (ikus kenkari taula).
Partikularrak
% 80ko kenkaria lehen 250 €etan eta % 40koa gainerakoan.
Hau da, hurrengo errenta-aitorpenean ehuneko hori itzuliko dizute.
| Dohaintza (€) | Kenkaria guztira (€) | Emailearentzako benetako kostua (€) |
| 25 € | 20 € | 5 € |
| 50 € | 40 € | 10 € |
| 100 € | 80 € | 20 € |
| 150 € | 120 € | 30 € |
| 250 € | 200 € | 50 € |
| 1000 € | 500 € | 500 € |
- % 80 itzuliko dizute hurrengo errenta-aitorpeneko lehen 250 €etan.
- 250 € horiek gainditzen dituen zenbatekoaren % 40 itzuliko dizute hurrengo errenta-aitorpenean.
Enpresak
% 30eko kenkaria lehen 300 €etan eta % 20koa gainerakoan.
Hau da, Sozietateen gaineko Zergaren hurrengo aitorpenean portzentaje hori itzuliko dizute.
| Dohaintza (€) | Kenkaria guztira (€) | Onura fiskala (Sozietateen gaineko Zerga) | Enpresarentzako benetako kostua (€) |
| 50 € | 15 € | 9,50 € | 24,50 € |
| 150 € | 45 € | 28,50 € | 72,50 € |
| 250 € | 75 € | 47,50 € | 122,50 € |
| 500 € | 130 € | 95 € | 370 € |
| 1000 € | 230 € | 190 € | 420 € |
| 2000 € | 430 € | 380 € | 810 € |
| 3000 € | 630 € | 570 € | 1200 € |
| 5000 € | 1030 € | 950 € | 1980 € |
- % 30 itzuliko dizute kenkari gisa lehen 300 €etan, Sozietateen gaineko Zergaren hurrengo aitorpenean.
- 300 € horiek gainditzen dituen zenbatekoaren % 20 itzuliko dizute hurrengo Sozietateen gaineko Zergaren hurrengo aitorpenean.





















